Si quieres realizar una inscripción o recibir más información, contacta con
coworkids@pamplona.es

Search
Image Alt

Haurtzaro eta Nerabezaroko Mahaia

Maiatzaren 27an, ostegunarekin, Haurtzaro eta Nerabezaroko Mahaiaren lehen bilera egin zen gure hirian. Udal-ekitaldian Iruñeko 30 neska-mutil eta nerabe izan ziren protagonistak –ordezkari (12) eta ordezko gisa–. Modu horretan, lehen aldiz bete ziren I. Haurtzaro Planean jasotako helburua eta Iruñeak Haurtzaroaren Hiri Adiskide gisara duen zeregina.

Gaztediaren Etxeko ekitaldi-aretoa aukeratu zen mahaia eratzeko, eta gune hori kolorez bete zen, COworkids-en jardueretan parte hartzen duten haur guztiek prestatutako dekorazioari esker. Une oro kontuan izan zituzten haurrak: haiek aukeratu zituzten bozketaz beren hamabi ordezkariak eta ordezkoak, auzo bakoitzaren proposamenak udal-ordezkaritzari helarazteko.

María Caballero Martínez Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria izan zen mahaiburu, eta ekitaldiari hasiera eman zion COworkids-en parte hartzen duten neska-mutilak protagonista zituen bideo baten emanaldiarekin, eta ondoren, Iruñeko alkateari eman zion hitza.

Enrique Mayak telematikoki parte hartu zuen, parte-hartzaile guztiei agur egin eta neska-mutilen proposamenak entzuteko gogoak agertu zituen. Honako zinegotzi hauek izan ziren mahaikide: Fernando Aranguren, Endika Alonso eta María Teresa Esporrín. Patxi Leuza ere mahaikidea da, baina ezin zela bertaratu adierazi zuen. Halaber, Haurtzaroko Mahaiaren kide gisa haur eta nerabeei loturiko erakundeetako hiru ordezkari izan ziren: Mikel Aguirre UNICEF Nafarraoko komiteko lehendakaria, Manuel Martín Hezkuntza Batzorde Goreneko/Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakaria-a eta Eduardo Fernández Ikasketa Zerbitzuko Nafarroako Sareko ordezkaria. María Caballerok COworkids-eko lantaldea ere aurkeztu zuen, programa horrek bultzatu baititu deialdia eta ordezkarien hautaketa, zeinen partaideak Mahaiaren parte diren hitzarekin baina botorik gabe; honako hauek osatzen dute lantaldea: Conchi Mateo Komunitate Ekintzako Alorreko zuzendaria, Celia Pinedo COworkids programako koordinatzailea, Lourdes Aróstegui pedagogoa, Saioa Esparza psikologoa eta Israel Medina komunitate-teknikaria.

Den-denak entzuteko gogoz zeuden. Eszenatokiak eta mikrofonoek harrera egiten zieten auzo bakoitzeko ordezkariei, eta horiek hiria hobetzeko proposamenak azaldu zituzten. Bikain azaldu ere! Marrazkiak erakustsi zituzten, rap bat abestu, birtziklatutako materialez egindako robotak ekarri zituzten, eta batez ere, ordezkari politikoei beren eskaerak helarazi zizkieten.

Eta, UNICEF Nafarraoko komiteko lehendakariak nabarmentu bezala, oso gai garrantzitsuei buruz hitz egin zuten, hezkuntza, dibertsitate, ingurumen eta berdintasunaz, eta auzoak hobetzeko ideia mordoa proposatu zituzten. Haien ideia propioak. Bertaratutako guztiek txalotu zituztenak, eta Virginia Imaz pailazoak berrinterpretatu zituenak, garrantzitsuena umore onezko dosi batez azpimarratuz.

Proposamenen aurkezpena entzun ondoren, mahaikideek eskerrak eman zizkieten haurrei, eta parte hartzen jarraitzera animatu zituzten, baita zelatari ibiltzera ere, haien proposamenak ate atzean bota ez ditzaten, eta esan behar dutena entzuten jarraitzeko konpromisoa hartu zuten.

María Caballerok bilerari amaiera eman zion, ildo horretan lanean jarraitu ahal izateko partaidetzari buruz indarrean dagoen araudia aldatzeko konpromisoarekin, eta azpimarratu zuen Haurtzaroko Mahaia haur eta nerabeei entzuteko dagoela. Eta esan zuen bezala, “proposatu duzuen zerbait egin beharko dugu”.

Beraz, hori ez da hemen geratuko; behin entzunda, orain proposamenak aztertu, ekintzara pasatu eta lanean jarraitzea dagokigu.

Parte hartu eta hiri hobea eraiki!