Si quieres realizar una inscripción o recibir más información, contacta con
coworkids@pamplona.es

Search
Image Alt

ABUZTUAN, GOTORLEKU TXIKIAN DUGU HITZORDUA

verano adolescentes

Abuztuaren 9tik 20ra bitarteko arratsaldeetan, COworkids udal-programak aisialdi eta denbora libreko jarduerak antolatuko ditu, 13 eta 18 urte arteko mutil eta neskentzat, San Bartolome gotorleku txikian. Asteko kanpalekua da, doakoa, eta Zaindu Planeta. Zaindu Iruña dauka lelotzat. Bertan, ongi pasatzeaz gain, klima-aldaketaren kontra jarduten ahal duzu gotorleku txikian eta haren inguruetan.

Bazatoz?

Gotorlekua soldaduak eta salgaiak bonbardaketen ondorioetatik babesteko eraiki zen. Baina egun, bake-garaian, geure egiten dugu eta musikaz, magiaz, erronkez, dantzaz eta are aparrez! betetzen dugu.

Eta hori dena ezertan ahaztu gabe gure gotorlekutik hiria ere babesten dugula; izan ere, arratsaldero babestuko dugu ingurumena, eta natura balioetsi, gure jarduerak eginez, hala nola Land Art lantegia, piraguismoa Argan, ginkanak eta ihes-jokoa. Eta ariketa egin ondoren, zergatik ez partekatu km0-ko merienda musikaren erritmoan? Bada, arratsaldero hartuko dugu atsegin Álex Muguiro DJaren zuzeneko musikaz, ordubete baino gehiagoz. Horrez gain, abuztuaren 10ean Rawan Diallo artistaren bisita jasoko dugu bere kantekin batera, eta 17an, Dúo Dídyma arituko da.

Plana atsegin baduzu, WhatsApp bidez ematen ahal duzu izena 696 256 369 zenbakian abuztuaren 2ra arte, aste batean edo bitan parte hartzeko: 9rik 13rako astea edo 16tik 20rako astea.

Doan da!

Zatoz!

Cartel verano adolescentes