COworkids jarduerak
Haurrak eta nerabeak dira COworkidsen erdigunea. Haurren eskubideak oinarri dituen programaren hezkuntza-prozesuan parte hartzeak tresnak emanen dizkie beren auzoetan eragile aktiboak izateko. Gaitasun sozial horiekin, beren begirada gehitu dezakete, eta beren interesak eta beharrak hirira eraman.
Hiruhileko bakoitzean programazio anitza, integral, unibertsal eta doakoa planteatzen dugu: Honako jarduera hauetan parte har dezakete:
Haur jolasak
Jolasa funtsezko tresna da haurren garapen integralerako, batez ere lehen urteetan. 3 urteren inguruan…
Nerabe-kontuak
“Nerabe-kontuak” jarduera nerabeendako gune moduan dago pentsatua. Gune horretan, erreferentziako…
Minecraft hezitzailea
Minecraft Education Edition Minecraft bideojoko ezagunaren bertsio berria da, tresna didaktiko moduan erabiltzeko sortua…
Afrikako dantzak
Dantzek, beste adierazpide askoren artean, Afrikako kontinentearen handitasuna erakusten dute…
Izena COworkids larunbatetan! 948420584 telefonoan edo coworkids@pamplona.es helbidean
Larunbateko ekintzak 8 urtetik aurrera – *Izen-ematea zabalik bezperako 14:00ak arte
COworkids lantegiak Gaztediaren Etxean larunbatetan, 12:00etatik 13:15era: Hiri-dantzak, hip-hopa eta commercial dancea (urtarrilak 14, otsailak 11 eta martxoak 11). Rubiken kuboa (urtarrilak 21, otsailak 18 eta martxoak 18). Ginkanak (urtarrilak 28, otsailak 25 eta martxoak 25). Arte eszenikoak, antzerki-jolasak eta gorputz-adierazpena (otsailak 4 eta martxoak 4).
Deskargatu COworkids programazioa zure auzoan:
Izena eman nahi baduzu, edo informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi hona: coworkids@pamplona.es