Si quieres realizar una inscripción o recibir más información, contacta con
coworkids@pamplona.es

Search
Image Alt

Hasi da COworkidsen ikasturte berria, eta leku guztiak beteta daude

Teatro

Iruñeko auzo guztietan hiruhileko jardueretan izena emateko epea irailaren 23an bukatu zen ‘‘Lekuak beteta’’ txartelarekin.

Aurten, berrikuntza gisa, iaz parte hartu zuten haur, nerabe eta familiek proposatutako jarduera batzuk jaso ditugu. Hala, astelehenetik ostiralerako programazioari gehitu zaizkio Zumba, 3D diseinua, futbola, pilota eta antzerki jarduerak. Horiek guztiak doako programazio unibertsal baten barruan eskainiko dira, auzo guztietan komunak diren gainontzeko jarduerekin batera: eskola-laguntza, sormen jarduerak, joko-anitzak, xakea eta saskibaloia, besteak beste.

Baina badago askoz gehiago ere… izan ere oraindik eman baitezakezu izena COworkids larunbatak! jardueretan, non, beste proposamen batzuen artean, hainbat dantza mota aurkituko baitituzu: K- Popa, Hip Hopa, Dantza Komertziala,Popping Dantza, Afrodantza edo Dancehalla.  Proposamenak, dibertigarriak izateaz gain, heziketarako tresna baliagarriak dira haurren gizarteratzea laguntzeko, beren konfiantza sendotuz eta talde-lana sustatuz.

COworkids larunbatak! proposamena osatzen dute beste proposamen batzuek, esaterako magia-lantegiak, antzerki-jolasek eta Rubiken kuboan hasteko proposamenak.

Haurren eta nerabeen interes gorena, beren eskubide guztien erabilera eraginkorra asetzera bideratuta dagoena, Coworkidsen jarduera guztien oinarri den programazio didaktikoaren muina da.

6 gai-multzotan egituratua dagoen 2021-2022ko ikasturteko programazioaren helburua da, orokorrean, parte hartzen duten haur eta nerabeek beren burua identifikatzea eskubideen subjektu bezala, eta besteengan horiek ikusi eta errespetatzeko beharrezkoak diren sentikortasuna eta enpatia garatzea. Beraz, haur guztiak babesteko aukera eman eta haurren eskubide horien alde egiten duten Haurren Eskubideen Hitzarmena eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (SDG) oinarri harturik, Coworkidsetik bat egiten dugu ez utzi inor atzean mundu mailako leloarekin.

Ikasturte osoan zeharkako helburu batzuk landuko dira, eta auzo bakoitzeko jardueretan agertu beharko dute beti, esaterako eremu seguruak sortzea, hainbat dinamiken bidez norberaren emozioak ezagutu eta lantzea bultzatzea, taldeetan komunikazio ona,  entzute aktiboa eta errespetuzko eztabaida bultzatzea, kontsentsuetara heldu ahal izateko, taldeko eta komunitateko kide izatearen sentimendua sustatzea eta Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) eta Haurren eskubideei buruz sentsibilizatzea.

 Francesco Tonucci Haurren hiria liburuaren egile den italiar pedagogoak bezala baiezta dezakegu ‘Haur batendako jolastea, munduaren zatitxo bat hartu eta maneiatzea dela, jakinik iritsi ezin den tokian asmatu egin dezakeela ’

… Jolas gaitezen