Si quieres realizar una inscripción o recibir más información, contacta con
coworkids@pamplona.es

Search
Image Alt

Author: ayuntamiento

Iruñeko auzo guztietan hiruhileko jardueretan izena emateko epea irailaren 23an bukatu zen ‘‘Lekuak beteta’’ txartelarekin. Aurten, berrikuntza gisa, iaz parte hartu zuten haur, nerabe eta familiek proposatutako jarduera batzuk jaso ditugu. Hala, astelehenetik ostiralerako programazioari gehitu zaizkio Zumba, 3D diseinua, futbola, pilota eta antzerki jarduerak. Horiek guztiak doako programazio unibertsal baten barruan eskainiko dira, auzo guztietan komunak

Abuztuaren 9tik 20ra bitarteko arratsaldeetan, COworkids udal-programak aisialdi eta denbora libreko jarduerak antolatuko ditu, 13 eta 18 urte arteko mutil eta neskentzat, San Bartolome gotorleku txikian. Asteko kanpalekua da, doakoa, eta Zaindu Planeta. Zaindu Iruña dauka lelotzat. Bertan, ongi pasatzeaz gain, klima-aldaketaren kontra jarduten ahal duzu gotorleku txikian eta haren inguruetan. Bazatoz? Gotorlekua soldaduak eta salgaiak bonbardaketen ondorioetatik

Maiatzaren 27an, ostegunarekin, Haurtzaro eta Nerabezaroko Mahaiaren lehen bilera egin zen gure hirian. Udal-ekitaldian Iruñeko 30 neska-mutil eta nerabe izan ziren protagonistak –ordezkari (12) eta ordezko gisa–. Modu horretan, lehen aldiz bete ziren I. Haurtzaro Planean jasotako helburua eta Iruñeak Haurtzaroaren Hiri Adiskide gisara duen zeregina. Gaztediaren Etxeko ekitaldi-aretoa aukeratu zen mahaia eratzeko, eta gune hori kolorez

Partaidetza sustatzea da COworkids-en ardatzetako bat, haur eta nerabeena ez ezik, familiena ere. Horretarako, zenbait gune sortu nahi ditugu esperientziak parteka ditzaten eta informazioa zein orientazioa jaso ditzaten. Guneok guraso-gaitasunak indartu edo garatzea izanen dute xede, bai eta gurasotasun positiboa sustatzea ere. Eta zer da gurasotasun positiboa? Gizarte-eredu eta erreferentzia gisara eskatzen den kontzeptua da, beharrezkoa haur

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Laneko praktiketako ikasleok kaleko hezkuntzaren rolari buruzko txostena egin dugu COworkids moduko haur-, nerabe- eta familia-programa batean. Proiektu hau COworkids taldeko jarraibideetatik abiatuta garatu dugu. Ikerketaren helburu gisa lortu nahi da, datozen hilabeteetan, Gizarteratzeko teknikari-taldeak diagnostiko bat egin ahal izatea kalean gizarteratzeko beharrari buruz. Horretarako, auzo bakoitzeko kaleetan finkatu beharreko adierazleak ezarriko

Duela 30 urte, munduko agintariek konpromiso historiko bat sinatu zuten munduko haur guztiekin Nazio Batuen Haurren Eskubideen Hitzarmena onartzean. Nazioarteko lege hori historian berrespen zabalena izan duen giza eskubideen ituna bihurtu da, eta mundu osoko haur eta nerabeen bizitza eraldatzen lagundu du. Lehendabiziko aldiz eskubideen subjektu gisa onartu ditu, eta ez helduen ekintzen objektu gisa. Bost