Maiatzaren 27an, ostegunarekin, Haurtzaro eta Nerabezaroko Mahaiaren lehen bilera egin zen gure hirian. Udal-ekitaldian Iruñeko 30 neska-mutil eta nerabe izan ziren protagonistak –ordezkari (12) eta ordezko gisa–. Modu horretan, lehen aldiz bete ziren I. Haurtzaro Planean jasotako helburua eta Iruñeak Haurtzaroaren Hiri Adiskide gisara duen zeregina. Gaztediaren Etxeko ekitaldi-aretoa aukeratu zen mahaia eratzeko, eta gune hori kolorez