Si quieres realizar una inscripción o recibir más información, contacta con
coworkids@pamplona.es

Search
Image Alt

“Gizarteratzea Kalean” txostena

Reunión de niños y jóvenes

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Laneko praktiketako ikasleok kaleko hezkuntzaren rolari buruzko txostena egin dugu COworkids moduko haur-, nerabe- eta familia-programa batean. Proiektu hau COworkids taldeko jarraibideetatik abiatuta garatu dugu. Ikerketaren helburu gisa lortu nahi da, datozen hilabeteetan, Gizarteratzeko teknikari-taldeak diagnostiko bat egin ahal izatea kalean gizarteratzeko beharrari buruz. Horretarako, auzo bakoitzeko kaleetan finkatu beharreko adierazleak ezarriko dira eta Iruñeko haur eta nerabeen bizi-kalitatea hobetzeko egin beharreko ekintzak identifikatuko dira.

Consuelo Vélaz de Medrano egilearen erreferentziak kontuan hartuta, ondorioztatzen dugu kaleko hezkuntza esku-hartze pedagogikoa dela, eta xede duela hurbileko ingurune irekia berreskuratzea eta hura pertsonak garatu ahal izateko baliabide edo espazio bihurtzea. Beraz, Kaleko Gizarteratzea prebentzio-mekanismo bat litzateke eta haur eta nerabeen egoeraren benetako argazkia egiten saiatuko litzateke, auzo bakoitzean adingabeen aisialdia behatuz eta aztertuz.

Beste erreferentzia batzuek, hala nola Faustino Guerau de Arellanok eta José María Plazak, ondorioztatzen dute kaleko hezkuntzak sinesten duela hezkuntzan prozesu etiko askatzaile gisa, banakoen zein gizartearen nahiak lortzeko bidetzat ulertuta.

Xedeak, beraz, eguneroko bizitzaren pedagogia bat eskaintzea du ardatz, horrela parte hartzen duten subjektuen gizarteratzea eta ahalduntzea bilatuz; eta subjektu horiekin lan egiten dute kaleko hezitzaileek, lan irekietan espezializatutako profesionalek, komunitatearen pedagogiari lotutako etapak errazten eta ezartzen dituztenak, zeinak honela deskribau baitituzte Jesús Juárezek, José Manuel de Oñak eta Ernesto Colomo Magañalasek:

  • Subjektuak ezagutzera ematea
  • Hezkuntza-harremanak finkatzea
  • Prozesuen jarraipena egitea
  • Eguneroko bizitzatik desagertzea

Eginkizun hori COworkids taldeak ostiraletan garatzen du eta NUPeko praktiketan egin dugun ikerketak lan hori indartu nahi du.

Rol horretan, beraz, bi jarduketa-subjektu agertzen dira:

Alde batetik, Iruñeko haur eta nerabeak, zeinekin landuko baitira berehalako konponbidea eskatzen duten premiazko beharrak eta eskaerak.

Bestalde, komunitatea, auzoa eta familiak, ahal dela, nerabeekiko harremanetan eraginez eta haur eta nerabeekin egon daitezkeen arazoen inguruan sentsibilizatuz.

Horrekin, zenbait adierazle sortu ditugu Gizarteratzeko teknikarien behaketa-lana errazteko, eta 5 esparrutan banatu dugu (hezkuntza, osasuna, aisialdia, azpiegitura eta gizartea). Horiek aipatu eginkizunerako gida izatea espero dugu.

Beraz, amaitzeko, txosten honen helburu nagusia izan da beharrezko erremintak ematea COworkidseko lantalde teknikoak behatu dezan, sarean lan egin dezan eta geroko ekintzak zein auzo bakoitzerako egoki jotako beharrezko aldaketak proposatu ditzan, eta horrela, toki komun eta publikoak berreskuratu ahal izateko ingurune lagungarri bat sortzeko.

Txostenaren inguruko argibide gehiago lortzeko, coworkids@pamplona.es helbidera idatz dezakezu