Kargatzen

Si quieres realizar una inscripción o recibir más información, contacta con
coworkids@pamplona.es

Search

Slide COWORKIDS JARDUERAK MEMORIA COworkids MEMORIA Slide ZABALGUNEA
COWORKIDS
First Ezagutu COworkids. Third Konpromisoa garapenarekin

Ezagutu COworkids

COworkids haurren eta nerabeen interes gorena lehenesten duen Iruñeko Udalaren proiektua da, haurren eta nerabeen ongizatea sustatzen duena gizarte inklusibo, integratzaile eta parte-hartzailean, non gobernagarritasun demokratikoa sustatzen baita.

COworkidsek hiri osoko haurren eta nerabeen oinarrizko eskubideen babesa bermatzen du, 0 eta 18 urte bitarteko pertsonentzat eta haien familientzat gaitasunak eta aukera berriak garatuz, udal-zerbitzu bidezko, unibertsal eta zeharkakoen bitartez.

COworkids sbi ildo estrategikok zedarritzen dute:

UNIBERTSALTASUNA

COworkidsek espazioak eraikitzen ditu Iruñeko auzo guztietan, Iruñeko haur eta nerabe guztien gaitasunak garatzeko eta oinarrizko eskubideak babesteko.

Espazioak haur eta nerabeEKIN

COworkidsek Iruñean haur eta nerabeek erabakitzeko eta parte hartzeko duten gaitasun kritiko eta analitikoa garatzea bilatzen du, xede hartuta haien oinarrizko eskubideak defendatu eta aldarrikatzeko gai izatea. Etengabeko prestakuntzarako tresna gisa, COworkidsek hainbat espazio proposatzen ditu haur eta nerabeEKIN, non, aisialdi eta denbora librearen bidez, kirol, kultura, ingurumen-hezkuntza, arte edo dantzaren bidez zeharka eta prozesu moduan landuko baitira giza eskubideak.

Haur eta nerabeEN espazioak

HaurrEKIN espazioetan eskuratutako trebetasunen bidez, COworkids prozesuaren parte diren haurrak eta nerabeak tokiko gobernuaren agente aktibo izan daitezke haurrEN eta nerabeEN espazio horien bitartez. Erakusle nagusia Iruñeko auzo bakoitzeko ordezkariak bilduko dituen Haurrentzako Partaidetza Kontseilua izanen da, Iruña Haurtzaroaren Hiri Adiskide gisa aitortzearen ildoari jarraiki eta Iruñeko Haurrendako I. Udal Planaren jarraibideekin bat.

Espazioak haur eta nerabeEN ALDE eta haur eta nerabeENTZAT

Haur eta nerabe parte-hartzaileak sustatzeak, haien giza eskubideez jabetuak, kritikoak eta erabakitzeko gaitasunarekin, berekin dakar haien familiek, begiraleek edo boluntarioek, beste hezkuntza-eragile batzuen artean, haurrei eta nerabeei dagokien herritar aktiboen rola aitortzea. Espazio horietan COworkidsek zuzenean lan eginen du familia, boluntario, gizarte-entitate, begirale, liburutegi eta funtsezko beste eragile batzuekin batera.

ZEHARKAKOTASUNA

COworkidsek koordinazio-lanak egiten ditu, barruan eta kanpoan, udal-arloekin, erakunde publikoekin eta Iruñeko beste erakunde batzuekin –publiko, pribatu eta hirugarren sektorekoekin–, haurrak eta nerabeak zerbitzu integral eta bidezkoetara sartu ahal izatea bultzatzeko eta hobetzeko.

Barne KOordinazioa

COworkidsen zeharkakotasunaren ondorioz, Iruñeko Udaleko Alor guztiek funtsezko eginkizuna dute COworkidsen. Programa Komunitate Ekintzatik sortzen da, eta koordinazio zuzena egonen da gainerako Alorrekin. Hala, Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko Alorrak, Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriakoak, Kultura eta Berdintasunekoak, Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko Alorrak, Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta Turismokoak hainbat ekintza jarri dituzte COworkidsen eskura, udal-baliabideak optimizatzeko eta Iruñeko Udaletik haur eta nerabeen gaineko inpaktu-mapa bat sortzeko. Barne-koordinazioak bermatuko du COworkidsen ikuspegi integrala (ingurumenaren, generoaren eta prebentzioaren ikuspegia, besteak beste).

Kanpo-KOordinazioa

Sarean egindako lana funtsezko zutabea da COworkidsen funtzionamendu egokirako. Eguneroko programaziotik hasi eta jarraipen eta aholkularitzara arte, hainbat erakunderen laguntza du. Iruña partaide duen Haurtzaroaren Hiri Adiskideak ekimenaren barruan, UNICEFen Nafarroako Batzordeak COworkidseko profesionalei lagunduko die, haurren eskubideen ikuspegia ezartzen laguntzeko. Horretarako, hileroko koordinazio-bileretara joanen da, eta prestakuntza-prozesuetan lagunduko du. Nafarroako Ikasketa eta Zerbitzu Sareak boluntarioei eta praktiketako ikasleei prestakuntza emanen die, ikasketa eta zerbitzua proiektuaren funtsezko metodologia baitira. Boluntariotza eta curriculum-praktikak sustatzeko, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Unibertsitatea eta goi-mailako eskolak ditugu. Hirugarren sektoreko entitateek COworkidsen egunerokoan lagunduko dute. Kirol-federazio eta -eskolek haurrei aisialdi osasungarria, desberdina eta, batzuetan, minoritarioa gerturatuko diete. Auzo bakoitzeko haurren sareek, ikastetxeek, osasun-zentroek eta instituzio publikoek osatzen dute, amaitzeko, COworkidsen ehun askotarikoa eta integratzailea.

INTERESEZKO AGIRIAK