Si quieres realizar una inscripción o recibir más información, contacta con
coworkids@pamplona.es

Search
Image Alt

COWORKIDS PROIEKTUAREKIN HASIKO GARA

COworkids taldeak ongi etorria ematen dizu Partekatuko al dugu? blogera.

Espazio hau sortu dugu zurekin partekatzeko Iruñean eta beste leku batzuetan haurtzaroan eta nerabezaroan funtsezkoak diren eragileen hainbat kezka, ikuspuntu zabal eta desberdinak. Inspiratzeko gunea da, ikastekoa eta parte hartzera gonbidatzen zaituena COworkids programan, haurren eta nerabeen eskubideen defentsan aitzindaria den Iruñeko Udalaren programa berrian.

 

Heldu guztiak, hasiera batean, haur izan ziren, nahiz eta horietako gutxik gogoratzen duten, Antoine de Saint-Exupéry.

 

Bai, blog hau, baita webgune hau ere, zuk eta gure taldeak bezala, haurtzaroarekin eta nerabezaroarekin lan egiten duten pertsona helduei zuzenduta dago, gure hiriko haur eta nerabeentzat egunero lan egiten dutenei, haien eskubideak betetzea sustatuz. Alabaina, COworkidsen benetan garrantzitsua dena ez da webgune honetan gertatuko…

Egunez egun gertatuko da, Iruñeko hamalau auzoetan, ikuspegi integral, ekitatibo, unibertsal, zeharkako eta sektore anitzekoarekin diseinatutako programazio baten bidez. Hezkuntza-prozesu berri batean gertatuko da, giza eskubideetan, Garapen Jasangarriko Helburuetan eta metodologia aktiboetan oinarrituta. Prozesu horretan, Iruñeko haur eta nerabeek parte hartuko dute hainbat baliabideren bidez: artearen eta sormenaren laborategia, gizarte eta hezkuntzako laguntza, xakea, piraguismoa, pilota, saskibaloia, dantza, teknologia, berdeguneetako ibilaldiak zein  zineforum-eztabaidak. Familiekin batera gertatuko da, boluntarioekin, begiraleekin, teknikariekin, auzo bakoitzeko sareekin, entitateekin, ikastetxeekin, liburutegiekin eta ludotekekin batera. Iruñean gertatuko da.

Azken batean, COworkids espazio unibertsal eta zeharkako gisa definitzen da. Baina, funtsean, COworkids Iruñeko haur eta nerabeen espazioa da. Auzoari eta, ondorioz, hirari beren kezkak, beharrak eta kezkak helarazteko espazioa. Gai horiek haiekin batera landuko dira Haurrentzako Partaidetza Kontseiluan, zeren Haurtzaroaren Hiri Adiskide den aldetik, Iruñeak organo hori ezarri, finkatu eta egonkor eta eraginkor bihurtu behar baitu.

Haurrentzako Partaidetza Kontseilu bakoitzean landu beharreko gaiak identifikatzeko, COworkidsen programazioan dituzten eskubideak ezagutuko dituzte, baina, batez ere, aldizka eztabaida-guneak sortuko ditugu, benetan protagonista izan daitezen. Beren adin-tartearen, interesen eta beharren arabera diseinatutako espazioak; diagnostiko parte-hartzaileak eta erronka birtualak eta/edo aurrez aurrekoak antolatuko ditugu, haiekin batera COworkidsen etorkizuneko programazioak diseinatzeko.

Udalean parte hartzeko bide berri horiek helarazteko, auzoetan egunero egindako lanaz gain, gaur egungo baliabide teknologikoak eta sare sozialak erabiliko ditugu, eta ez “Helduen” blog hau ;)!

Baina zuretzat, haurtzaroaren alde, haurtzaroarentzat eta haurtzaroarekin lan egiten duzun eragilea zaren aldetik, blog hau prestatu dizugu. Hilero, hainbat ikuspegi dituzten entitate eta pertsonak parte hartuko dute, inspiratu, ekarpenak egin eta gehitzeko.

 

Datorren hilean zure zain izanen gaituzu, UNICEF Nafarroako Komitearekin batera.