Si quieres realizar una inscripción o recibir más información, contacta con
coworkids@pamplona.es

Search
Image Alt

BOLUNTARIOAK ETA BEGIRALEAK

COworkidsek aukera ematen dizu zure interes sozialak aurkitu, gaitasunak garatu eta boluntario-lanean prestakuntza jasotzeko. 2021eko lehen hiruhilekoan, boluntarioen lehen talde batek Ikasketa eta Zerbitzu metodologian prestakuntza egin zuen Nafarroako Ikasketa eta Zerbitzu Sarearen laguntzarekin, gure boluntarioendako lehenengo prestakuntza-zikloan, Gaztediaren Etxean, 7 ordu eta erdiko iraupeneko prestakuntzarekin. 2021eko azken hiruhilekoan, gure boluntarioak Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Alorrak antolatutako Boluntarioen kudeaketa Elkarteetan prestakuntzan parte hartzera gonbidatu genituen.

 

Udaberriko hurrengo ikastaroa:

 

Apirilak 26 eta 27, 16:30etik 18:00etara. Prestakuntza: Haurren Eskubideak eta Boluntarioen Balioak Haurrekin Tokia, zehazteke, izena ematen dutenen kopuruaren arabera. Izena emateko, idatzi hona: coworkids@pamplona.es.

 

COworkidsek boluntario-lana sustatzen du, Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin, TANTAKArekin (Nafarroako Unibertsitatea), Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin, Navarra + Voluntaria plataformarekin eta hirugarren sektoreko entitateekin elkarlanean.

PRAKTIKAK COWORKIDSen

Idatzi guri mezu bat COworkidsen egin nahi badituzu monitore-praktikak. Sar zaitez eta parte hartu haur eta nerabeekin hirian egiten ditugun ingurumen-hezkuntzako jardueretan. Parte hartu gure jarduera kulturaletan, gizarte eta hezkuntzakoetan eta kiroletakoetan, zure praktikak egiten dituzun bitartean.

GUREKIN NAHI ZAITUGU COWORKIDSEN!